Mezuak

LAUDIOKO ORKIDEAK: MEMORIA 2023

Irudia
Orchis morio Urte mamitsua izaten ari da gure herriko basa orkideen ezagupenari dagokionez, hainbat jardun eta gertakari suertatu baitira. Horren guztiaren bilana egin eta sarrera berri batean argitara emateko  asmotan genbiltzala , jardun zabal hori blogaren kalterako izan dela ikusi dugu,  urtea amaitzera doan honetan  sarrera bakarra dagoela ohartzean hain zuzen ere. Aurten,  blogaren sorreraren 5 urte bete direnean eta 50 sarreraren langa gainditu dugunean, marka berri hori ere ezarri dugu, hasierako “hilabete 1/sarrera 1” helburu hartatik urrunegi. Tira, “geldirik ez gaude” eta “dana ezin da” leloei  bezain tinko heltzen jarraituko diogu  gure jardunaren berri emateko beharrezkoa dugun tresna honi. ORKIDEA POPULAZIOEN JARRAIPENA: Hau da apur bat 2023ko denboraldiak eman duen a : * Orchis morio  espezie berriaren presentzia gurean.    Argazki zahar batean oinarritutako  susmoak baieztatu dira  azkenean, Orchis champagneuxii aleenn ondoan  , Orchis morio agertzen zela alegia .

ARRAÑOKO ORKIDEAK 2023

Irudia
     Denboraldia hilabete pasa hasi zela (Ophrys lupercalis agerpenarekin), eta dagoneko gure mendi kutuna kolorea hartzen doa. Pasa den astean, modu herabean bada ere, zenbait espezie ikusteko parada izan dugu: Orchis mascula, Ophrys sphegodes eta Ophrys lutea... egunetik egunera handitzen joango den zerrenda. Urtero bezala, denboraldiak  ekarriko dituen berritasunak ikusteko irrikitan gaude, berriak egon egongo direlako jakitun. Horri begira eta interesa agertzen duen orori behaketak errezte aldera, fitxa-gida berria argitaratu dugu, lagungarria izango duzuelakoan. Aurrekoan bezala, Arraño-Lamuzako espezieak agertzen dira baina aurten urrats bat gehiago eman nahi izan dugu eta laster batean, Arraño-Larreako orkidea espezie fitxa-gida eskuratzeko moduan izango da.  Disfruta ezazue! ARRAÑOKO ORKIDEAK 2023  ( Fitxa-gida DESKARGA)

LAUDIOKO ORKIDEAK. MEMORIA 2022

Irudia
  Serapias cordiguera Traductor al catalá, galego, castellano, english traslator, traducteur française      Urtea amaitzeko hilabete eskas geratzen dela, gure basa orkideen jarraipenaren inguruan  urteak eman duenari errepasoa egiteko une egokia izan daiteke.   Urtean zehar jasotako informazioa  batu,ordenatu, konklusioak atera eta hurrengo denboraldiari ekiteko irizpideak finkatzeko garaia izaten da udazkena .  Metereologikoki berezi samar izanagatik ere, urtea  emankor joan  da,   gure zaletasuna elikatu duten zenbait gertakari suertatu baitira eta  Laudion hazten diren orkidea espezien  inguruko ezagupena zabaldu izan baita,  gure uste apalean . Esan bezala,     ezohiko eguraldiak (urte hasierako   muturreko izotzaldietatik neguaren atetaraino luzatu den beroaldira) ezohiko denboraldia ekarri du bueltan, landare askoren ziklo biologikoaren aldrebestuz. Eta orkideak ez dira salbuespena izan, loratu ez diren espezieak egon direlako, beste batzuek ezohiko populazioak agertu dituzte,

S.O.S. PARKEA : S.O.S. LAUDIO

Irudia

Arrañoko orkideen kontserbaziorako urrats berriak

Irudia
Gazteleraz/En castellano 2022ko denboraldiari ekiteko irrikitan amaitu genuen 21. urtekoa, izan ere, gure mendi kutunean hazten diren basa orkideen kontserbazioari begira urrats nabarmenak eman ziren eta jarraipena izango zutela esperantza sendoa genuen. Gogora dezagun, mehatxupean dauden orkidea espezie aleak babesteko egiturak ezarri genituela eta horren berri udalean eman genuela,  bertako belargunetan egiten ziren mantenu lanen arduradunek landare aberastasun eta hauskortasun hori kontuan har zezaten behintzat. Arrañoko orkideen fitxa-gida 2022/ikusi-deskargatu Bere garaian esan genuen moduan, erantzuna oso ona izan zen eta ingurugiro zein landa garapen  udal sailetatik   gaiari modu sendoagoan ekiteko proposamena luzatu ziguten. Gauzak horrela, udazkenean  lan taldea   osatu eta geroztik hainbat bilera burutu izan dugu  Arrañoko basa orkidea espezien babeserako ekimen ezberdinak gauzatze aldera.  Ikuspuntuak   amankomunean ipini ditugu eta hartu-emana emankorra izan da. Aurten ga